Adierazpen Askatasuna. Isunik ez! leloa izanen du gaurko elkarretaratzeak. Hainbat herritarrek jasotako isunak salatuko dira elkarretaratzean: “adierazpen askatasunaren eskubidea ezin da, ez mugatu, ez zigortu (isunak) manifestariaren kolorearen arabera”. Horregatik, isun horiek baliorik gabe gelditzea eskatuko dute, “manifestazio zein adierazpen eskubidearen kontrakoak baitira”. Aldi berean, Irurtzungo Udala Carmen Alba Gobernu Ordezkariarekin eta Irurtzungo Guardia Zibilaren arduradunarekin bilera izanen du.
Zergatiaz
Irurtzungo Udalak nabarmendu du adierazpen eskubidea eta manifestazio eskubidea erabiltzeagatik Nafarroa dela estatuan izaera politikoko isun gehien pilatzen dituen erkidegoa. Arlo guztietan eskubide eta askatasunetan “herri xehea murrizketa latzak jasaten” ari dela eta horren ondorioz protestak zabaldu direla azaldu du Irurtzungo Udalak. Espainiako Gobernuak, Gobernu Ordezkaritzak eta Guardia Zibilak herritarren protestak jazarri edo ekiditeko neurriak hartu dituztela salatu du udalak, horretarako isunak erabiliz.
Irurtzundarrei eta arakildarrei jarritako isunak elkarretaratze baketsu eta istilurik gabekoetan gertatu direla nabarmendu du udalak. “Isunak Madrilgo Gobernuaren eta Nafarroako Gobernu Ordezkariaren jarrera anti-demokratikaren ondorio zuzena dira. Ahaztu gabe isun hauetako asko Irurtzungo Guardia Zibilaren jarrera normalizatu batekin ekidin zitezkeela”.
Halako isunen helburua zein ote den galdetu du udalak: “protesta baketsuari eta herritar izategatik ditugun eskubideei uko egitea bilatzen da? Herritarren egoera politiko eta soziala lehertzeko sorgin ehizarik edo probokazio estrategiarik ez ote dago”. Pertsona berdinei isunak jarrita zigor ideologikoa ezartzen ari ote zaizkien ere galdetu du udalak.
Data Protestaren zergatia Isunak Kopurua
2012ko maiatza. Preso gaixoen eskubideen defentsan egindako kontzentrazioa. 1 450
2013ko agorrila. Inasa desegitearen kontra eta lanpostuen defentsan manifestazioa. 7 2.103,64
2014ko otsaila. Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko eta preso gaixoen
giza eskubideen defentsan egindako protesta baketsua 7 3.150
Autopista Elektrikoaren proiektuaren aurka, AHT…