Adierazpen askatasunaren alde

Guaixe 2014ko ekainaren 30a

Eta isunen kontra protesta egiteko ostiralean 100 bat pertsona elkartu ziren Irurtzungo Foru plazan. Hainbat mobilizazio baketsutan Guardia Zibilak irurtzundarrei eta arakildarrei jarritako isunak 5.700 euro baino gehiagokoak dira eta isunen bidez adierazpen askatasuna ez mugatzeko eskatu zuten ostiralean. Eskaera bera berretsiko du udal bilkurak bihar.