Irurtzungo 12 orduko areto futbol txapelketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2014ko uztailaren 2a

Futsalsakana ligako partida bat.
Garilaren 26an jokatuko da

Futsalsakanak, hainbat babesle eta laguntzailerekin batera, 12 orduko Irurtzun 2014 areto futbol txapelketa antolatu du garilaren 26rako. Txapelketa Atakondoa kiroldegian jokatuko da eta bertan aritzera animatu dituzte Sakanako areto futbol zale guztiak.

Talde bakoitzak gehienez 12 kide izango ditu eta adinari dagokionez, 15 urtez goragoko jokalariak onartuko dira. Partidak 40 minutukoak izango dira. Izena ematen duten taldeak multzotan banatuko dira, ligaxka jokatuko da eta talde onenak sailkatuko dira final laurdenetarako.

Talde bakoitzak 75 euroko kuota ordaindu beharko du. Sariak ederrak izango dira: txapeldunak 300 euro eta trofeoa, txapeldunordeak 150 euro eta trofeoa, hirugarrenak eta laugarrenak 75 euro eta txapelketako jokalari onenak 75 euro.

www.futsalsakana.es
Izena emateko futsalsakanako webera jo behar da, uztailaren 23a baino lehen. Bertan dago txapelketari buruzko informazio guztia.