Irurtzungo klubak Magna Xotaren aurre denboraldia prestatu du. Imanol Arregik zuzentzen duen taldea abuztuaren 6an hasiko da lanean eta gutxienik 5 lagun arteko partida jokatuko ditu lehen mailako liga hasi bitartean. Magna Xotak irailaren 13an edo 14an jokatuko du denboraldiko lehen partida. Lagun arteko partidak agorrilaren bukaeran abiatuko ditu Magna Xotak.
Lagun Arteko partidak
Agorrilaren 20an: Magna Xota – Umacón Zaragoza (Iruñean)
Agorrilaren 23an: Magna Xota – Aspil-Vidal Ribera de Navarra (Tafallan)
Agorrilaren 29an: Magna Xota – Marfil Santa Coloma (Iruñean)
Irailaren 3an: Umacón Zaragoza – Magna Xota (Zaragoza)
Irailaren 6an: Burela F.S. – Magna Xota (Asturiasen)