www.irurtzuneuskaraz.com blogean dagoeneko ikusgai dago Irurtzun Telebistaren (ITB) saio berri bat. Lorek eta Martinak garagarzaroan Irurtzunen izan diren gertakari garrantzitsuenen bilduma egiten dute 11 minutuan. Horien artean daude Gure Esku Dagoren giza katea, Nafarroako Dantzari Eguna, San Juan suak edota Irurtzungo Gazte Asanbladaren ekimen bat. Irurtzundarrak munduan atala ere ez da saioan faltan. Bi aurkezleak ez dira ados jarri eta bekario bila jarraitzen dute, bakarren batek interesa balu… ITBra zuzendu.