Festetako argazki dibertigarrienaren bila

Guaixe 2014ko uztailaren 16a

Horretara gonbidatu dituzte Irurtzun Telebistako (ITB) Martina eta Lore aurkezleek irurtzundarrak. Parte hartu nahi dutenek euren argazkiak ITBko facebook bidez zabalduko dituzte. Atsegin dut gehien biltzen duen argazkiaren egileak saria jasoko du. Hilaren 27ra arte parte hartu ahalko da. Sari banaketa agorrilaren 3an izanen dela esan dute Martinak eta Lorek ITBren azken saioan.