Gaur eginen da ur festa gozoa

Guaixe 2014ko uztailaren 10a

21:00etatik aurrera gazteei zuzendutako eskaintza, igerilekuan

Pasa den ostegunean eguraldi txarragatik bertan behera gelditu zen Irurtzungo igerilekuan ospatu behar zen ur festa goxoa. Gaur eguraldia lagun, gazteek . Afaria (ogitartekoa eta freskagarria 3 eurotan), musika, jolasak eta bainuaz gozatzeko aukera izanen dute. Sakanako Gozamenez Koordinakundeak antolatu duen ur festa goxoa Gozamenez programaren barruan dago. Haren bidez gazteei sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta aberasgarria eskaini nahi zaie.