Irurtzungo festek ekitaldi berezia ekarriko dute gaur larunbatean. 20:00etan abiatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Torneoa-Magna 2014 Sari Handia.
Torneoa zabalduko duen partida ikusgarria izango da. Koteto Ezkurraren iloba den Josetxo Ezkurrak San Migelekin osatuko du bikoa, Utergaren eta Endikaren kontra jokatzeko. Aurretik, afizionatuen mailako pilota partida jokatuko da.
Txapelketan hasieran final laurdenetako ligaxka jokatuko da. Puntuazio sistema ere berezia izanen da. Partida bakoitzeko irabazleak 4 puntu lortuko ditu eta galtzaileak, lortutako puntuen araberako puntuak. Ondoren, finalerdien txanda helduko da ea, bukaeran, finala. Erremonteaz gozatzeko aukera eskaintzen du, bada, Irurtzunek.