Larunbatean abiatu zen 9. Nafarroako Erremonte Torneoa-Magna 2014 Sari Handia, festetan murgildua zegoen Irurtzunen. Erremonte txapelketako partida baino lehen, eskuzko pilota partida jokatu zuten Irurtzun klubeko bi bikok. Mattin Ezkurdia eta Mitxelana 22-20 nagusitu zitzaien Ongairi eta Mariezkurrenari.
Erremonteko txapelketako lehen partidan Koketo Ezkurraren iloba Josetxok, Ezkurra II.ak, San Migelekin osatu zuen bikoa, Utergaren eta Endikaren kontra jokatzeko. Ezkurra II.ak eta San Migelek irabazi zuten, 40-26. Partida bikaina jokatu zuten. San Migel jaun eta jabe izan zen atzean, eta nahiz eta aurreko koadroetan Uterga ongi ibili, Ezkurra II.ak ongi erantzun zuen.