Zazpi talde Irurtzungo 12 orduetan

Guaixe 2014ko uztailaren 25a

Bihar, larunbatean jokatuko da txapelketa, 8:00etatik aurrera

Futsalsakanak, hainbat babesle eta laguntzailerekin batera, 12 orduko Irurtzun 2014 areto futbol txapelketa antolatu du biharko, garilaren 26rako. Txapelketa Irurtzungo Atakondoa kiroldegian jokatuko da eta 7 taldek eman dute izena. Taldeak multzotan banatuko dira, ligaxka jokatuko da eta talde onenak sailkatuko dira finalerdietarako.

Final handia 20:00etan
Talde bakoitzak gehienez 12 kide izango ditu eta partidak 40 minutukoak izango dira. Goizeko 8:00etan hasiko da txapelketa, Irunlekun eta Gunea tabernaren kontrako lehiarekin. 9:00etan Café K+DA eta Ingenieria Iradi lehiatuko dira eta 10:00etan Arbizu La Faif. Segidan talde guztiak guztien kontra jokatuko dute. Irurtzungo 13:00etan sartuko da lehian, Arbizu eta La Faifen arteko galtzailearen kontra. Finalerdiak 17:30ean abiatuko dira, eta, final handia 20:00etan jokatuko da.

Sariak ederrak izango dira: txapeldunak 300 euro eta trofeoa, txapeldunordeak 150 euro eta trofeoa, hirugarrenak eta laugarrenak 75 euro eta txapelketako jokalari onenak 75 euro.

Taldeak
A multzoa: Irunlekun (Irurtzun-Lekunberri), Café Bar KE+DA (Berriozar), Gunea taberna (Irurtzun) eta Ingenieria Iradi (Altsasu).
B multzoa: Arbizu KT, Irurtzungo, eta La Faif (Irurtzun).

www.futsalsakana.es
Irurtzungo 12 orduetako informazio guztia: partidak, ordutegiak eta beste.

II. Futsal Sakana txapelketan izena ematea zabalik
Aurreko denboraldian antolatu zen, lehenengoz, Futsal Sakana Txapelketa. 7 taldek eman zuten izena. Arbizu KT-k irabazi zuen txapelketa eta Uharte Arakilgo Racing San Migelek kopa. Denboraldi berrian, 2014-2015ean jokatuko den II. Futsal Sakana Txapelketan parte hartu nahi duten taldeek abuztuaren 15era arte eman dezakete izena www.futsalsakana.es web gunean. Bertan txapelketari buruzko informazio guztia dago.