Sexu erasoak ekiditeko oinarrizko ikasgaia jaso dute gazteek festetan

Guaixe 2014ko uztailaren 30a

Adituaren azalpen jarioari adi entzun zioten gazteek.

Gazteen bazkarira sexismoan aditu bat agertu zen eta ezetz esaten ikastearen garrantziaz eta ezezkoa ulertzea eta errespetatzearen aritu zitzaien.

Bazkaldu ondoren, Barazki Gunean ederki asko solasean zeuden 80 gazteren aurrean, ezustean, sexismoan aditu bat agertu zen. Bere jardunean, sexismoan adituak galderak luzatu zizkien mahaiaren bueltan zeuden gazteei: zergatik kostatzen zaigu ezetz esatea? Pertsona batzuei zergatik kostatzen zaie ez ezezkoa dela ulertzea? Ezezkoa arlo askotan eman daitekeela azaldu zuen adituak, esaterako: ez dut kalimotxorik nahi, ez dut zurekin harremanik nahi. Adituak gazteen esanak entzun, zuzendu eta bideratu zituen bere jardunean zehar.

Seximoan adituak despeditu aurretik Irurtzungo gazteei aholkatu zien errespetua eta berdintasuna oinarri hartuta festetan denek gozatzeko aukera izanen zutela. Ez, ezezkoa dela gogoratu ondoen. Oinarrizko mailako irakaspen horren ondoren despeditu zen aditua, ikasgai garrantzitsu horretan mailaz igo ote diren jakiteko hurrengo urtean ebaluazioa egiteko “mehatxu” eginda. Bakarren batek Lorena Zabaletaren antza hartu zion adituari.

Sorpresa
Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Udalak sexu-erasoak ekidite prebentzio kanpainaren barruan antolatutako “sorpresa” sexismoan adituaren agerpena. Kanpainako antolatzaileek hura festetan kalera ateratzeko eta bizia emateko laguntza eman zuten gazte guztiei eskerrak eman dizkiete.