Magna Xota, aurre denboraldia prestatzera

Guaixe 2014ko uztailaren 31

Aurreko denboraldiko Xota.

Irurtzungo klubak 5 lagun arteko partida jokatuko ditu

Lagun Arteko partidak
Agorrilaren 20an: Magna Xota - Umacón Zaragoza (Iruñean)
Agorrilaren 23an: Magna Xota - Aspil-Vidal Ribera de Navarra (Tafallan)
Agorrilaren 29an: Magna Xota - Marfil Santa Coloma (Iruñean)
Irailaren 3an: Umacón Zaragoza - Magna Xota (Zaragoza)
Irailaren 6an: Burela F.S. - Magna Xota (Asturiasen)

Irurtzungo klubak Magna Xotaren aurre denboraldia prestatu du. Imanol Arregik zuzentzen duen taldea abuztuaren 6an hasiko da lanean eta gutxienik 5 lagun arteko partida jokatuko ditu lehen mailako liga hasi bitartean. Magna Xotak irailaren 13an edo 14an jokatuko du denboraldiko lehen partida. Lagun arteko partidak agorrilaren bukaeran abiatuko ditu Magna Xotak.

Xota jubenila Estatu mailan lehiatuko da
Xota taldeko jubenilek Estatu mailako III. Multzoan jokatuko dute 2014-2015 denboraldian. Xota jubenila ondoko taldeekin lehiatuko da: Ribera de Navarra, Berrio Santutxu, Gora Bilbao, Zierbana, Eskoriatza, Goierri, Laskorain, Laburu Ibarra, Castro Urdiales, Cerverano eta Albelda. Imanol Arregi entrenatzailearen laguntzaile den Mikel Diestro teknikariak zuzenduko du taldea. Diestrok, halaber, Arregi laguntzeko lanetan jarraituko du.