Irurtzungo Haur Botxa Txapelketa arrakastatsua

Guaixe 2014ko irailaren 4a

Aitor Albizu, Lucia Sagardia-Julen Martiarena eta Yago Albizu, Julen Martirena eta Mikel Arregi izan dira txapeldunak

Aurreko urteetan bezala, abuztuaren bukaeran Irurtzungo Aizpea euskara taldeak Irurtzungo Haur Botxa Txapelketa antolatu zuen. Ekimenarekin botxa kirola eta euskararen erabilera bulkatu nahi zituen Aizpeak. Interes handia piztu du txapelketak, aurten 34 partaidek eman baitute izena. Bi multzotan jokatu zen: 10 urtetik gora eta txikienak.
Finalak irailaren batean eta bian jokatu ziren. Lehenengo kategorian Aitor Albizuk, Lucia Sagardiak eta Julen Martiarenak osatutako taldeak irabazi zion Ane Berazak, Enara Urrak eta Markelek osatutakoari. Eta, bigarren finalean, Yago Albizu, Julen Martirena eta Mikel Arregi gailendu zitzaien Davidi, Daviki eta Ikerri.