ITBk agorrileko saioa prest du

Guaixe 2014ko irailaren 9a

Martinak eta Lorek aurkeztu duten Irurtzun Telebistako (ITB) zazpigarren saioan agorrileko hilari egiten diote errepasoa. Bi aurkezleek hasieran gaztigatu bezala, herrian inor gutxi gelditu da opor garaian. Horren lekuko Irurtzundarrak munduan atalerako ludiko bazter guztietatik jaso dituzten bideoak. Aurkezleek ere haien oporraldiaren berri eman dute. Antza, Martinak bere bihotzeko azukre koxkorra opatu du eta harekin hanka egin du.