Irurtzunetik Donostiara, Plazaola bidetik

Guaixe 2014ko irailaren 16a

Ibilbidea egin zutenak. Argazkia: M.Goldarazena

Txango bikaina burutu zuten irurtzundar batzuek Plazaolako bidea probestuz

Larunbatean talde eder batek erantzun zion Irurtzundik Donostiara Plazaolako bide zaharretik joateko deialdiari. Goizeko 8:30ean bildu ziren Irurtzungo Foru Plazan, bideari ekiteko. “11:00ak aldera Leitzako geltokian geunden. Han, hamaiketakoa egin eta Andoaineraino jarraitu genuen. Ondoren Urnieta, Hernani, Galarreta eta Añorgara iritsi ginen, eta bide gorri bat hartuta, Donostiaraino. 13:15ean Ondarreta hondartzan geunden, bainua hartu, bazkaldu eta lineako autobusez bueltatu ginen. 20:00ak inguruan Irurtzuneraino iritsi ginen. Txango ederra izan zen, ziur aski errepikatuko duguna” adierazi digu Mikel Goldarazena irurtzundarrak. Aisialdiari begira, aukera ederra eskaintzen du Plazaola bideak.