Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatuta, Binakako Botxa Txapelketa jokatzen ari da egunotan Iratxoko botxategian. Guztira 13 bikotek hartu dute parte petanka antzeko joko tradizionala den txapelketan, bi multzotan banatuta. A multzoan Julen-Santos, Miel-Xabier, Xabier-Javier, Mikel-Iñaki, Ane-Marta eta Lucia-Andrea, eta B multzoan Alicia-Pakita, Asensio-Manolo, Aitor-Julen, Guillermo-Iñigo, Erik-David, Txeli-Tere eta Mikel-Pablo.
Gaur, asteazkenean, 19:30etik aurrera final laurdenak daude jokoan. Bihar, ostegunean, aurrefinalak jokatuko dira 19:30etik aurrera, eta ostiralean, 19:00etan 3.eta 4. postuetako finalak eta 20:00etan final handia. Ondoren sari banaketa izanen da.
Gaurko final laurdenak
19:30ean: Santos-Julen / Guillermo-Iñigo
20:05ean: Miel-Xabier / Aitor-Julen
20:30an: Xabier-Jabier / Asensio-Manolo
21:00etan: Mikel-Iñaki / Alicia-Pakita