Udalak ikastaro eskaintza zabala du

Guaixe 2014ko irailaren 17a

Irurtzungo kultur etxea

Izen ematea irailaren 26ra arte dago zabalik.

Irurtzungo Udalak ikasturte berrirako hezkuntza eta aisialdi ikastaroak eta helduendako gorputz jarduerak antolatu ditu. Lehen taldeko eskaintza osatzen dute antzerki tailerrak, irakurketa taldeak, marrazketa eta pinturak eta gaita ikastaroek. Gorputz jardueren barruan daude: mantentze gimnasia, pilatesa (hainbat maila), bizkortzea/gap (2 maila), zumba, kirol entrenamendua, gorputz jarrera (2 maila) eta spinninga.

Argibideak nahi dituztenak kultur etxean (948 600 412 eta kulturetxea@irurtzun.es) edo www.irurtzun.es web orrian dituzte. Izen ematea egitera joan aurretik ikastaroari dagokion dirua udalaren Laboral Kutxako kontuan sartu behar da, izen-abizenak eta ikastaroa adieraziz. Ziurtagiri horrekin egin daiteke izen ematea.

Gehiago
Irurtzungo Udaletik jakinarazi dutenez, udal eskaintzaz aparte ikasturte berrirako bestelako ikastaroak daude herrian: euskara; dantzak; atzerritarrendako gaztelania; ingelera; haurrendako yoga; bach loreak; jantzigintza eta arropen birziklatzea; dantza latindarrak eta areto-dantzak; mikologia-hastapena; fibromialgia eta neke-kronikoa dutenendako saioak; masajea; mugimendu, adierazpen eta sormen artistiko tailerra; harri-jasotzea eta kick-boxinga.