Irurtzungo Udalak pertsona ezgaituek ibilgailua aparkatu ondoren joan-etorri handirik ez egiteko, aparkatzeko txartelak ematea arautu du. %33ko ezgaitasuna duten eta txartela eskuratu nahi dutenek Irurtzunen erroldatuta egon beharko dute, autoa altan emanda eta ezgaitasunari dagozkion ziurtagirien jabe izan beharko dute. Gehienez ere bi autorako txartela emanen da. Araudiak ere haien ahaide edo zaintzaileei txartela eskuratzeko aukera aitortzen die. Txartel iraunkorrak eta aldi baterakoak (5 urte) egonen dira.