Irurtzungo Udalak Hirigintza Planeko Eraikuntzaren ordenantzan aldaketa egin du familia bakarreko etxebizitzetan ataripeak arautzeko. Udalak onartutakoaren arabera, ataripeak honako baldintzak izan beharko dituzte: gehienez ere 30 metro karratuko azalera eraikigarria (lurzatiaren zabalera okupatu dezake, gehienez ere 5 metroko sakonera), gehienez 3,5 metroko altuera izanen du, teiladuna izan beharko du, zurezko euskarriko egitura edo bistakoa, ura ezinen da aldameneko lurzatietara isuri, irekia izan beharko du, eta ezin zaio etxebizitzari gehitu.
Udalak aurreikusi du ataripeak lurzati guztia betetzeko aukera izanen duela baldin eta eraiki gabeko lur zatia 30 metro karratu baino azalera gutxiago badu eta zabalera 3 metro baino gutxiagokoa, ataripeak eremu guztia hartzeko aukera izanen du.