Bi jardunaldiz jarraian galdu ondoren, egoerari buelta ematera derrigortua zegoen Magna Nafarroa Xota. Ostiralean Montesinos Jumilla taldea hartu zuten irurtzundarrek Anaitasuna pabilioian eta helburua lortu zuten, 6-2 irabazi baitzioten Montesinosi.
Irurtzundarrak nagusi izan ziren hasieratik. Montesinos estutu zuten, eta azkar hasi zen gol festa. Ibarrak, Eseberrik (3), Danik eta Carlitosek sartu zituzten golak. Gainera, Magnak oso ongi defendatu zuen eta ez zuen apenas akatsik egin. “Garaipen garrantzitsua eta justua da hau” nabarmendu zuen Imanol Arregik partida bukaeran.
Hurrena, Bartzelona
Sailkapen orokorrean Inter Movistar da liderra (12 puntu). Magna Nafarroa Xota 5.a da (6 puntu). Magnak Bartzelona hartuko du urriaren 11n, 18:00etan, Anaitasuna Pabilioian. Izan ere, Magnak aurreratutako partida jokatu zuen aurreko asteartean Inter Movistarren kontra, eta, horregatik atsedenaldia izango du asteburu honetan. “Atsedenaldia ongi etorriko zaigu. Hurrengo arerioa Bartzelona da eta partida ongi prestatzeko probestuko dugu geldialdia” nabarmendu zuen Arregik.