Botxa festa Irurtzunen

Guaixe 2014ko urriaren 1a

Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa jokatu zen Iratxo Elkartean. 11 talde lehiatu ziren eta Txantreako David eta Valentin Katxitxa izan dira txapeldunak, Irurtzungo Pakita eta Aliziari 15-7 irabazi eta gero

Larunbatean eta igandean jokatu zen, Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian, Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa. Guztira 11 talde lehiatu ziren: Irurtzungo lau talde (Miel-Mikel, Guillermo-Iñigo, Pakita-Alizia, Xabier-Javier), Antsoaingo talde bat (Eneko-Julio), Txantreako bi talde (David-Valentin Katxitxa eta Txus-Mikel), Natacioneko bat (Iñaki Acaz-Josetxo) eta Berriozarko hiru (Saltxitxa eta Pure, Mariezkurrena-Mayaren semea eta Los Rubios, Jose-Iker).

Larunbat arratsaldean aurreko jardunaldia jokatu zen eta igande goizean final laurdenak. Igande arratsaldean erabaki ziren finalerdiak eta finala. Sekulako giroa izan zen Iratxon, bazkaria eta guzti. Finalean Txantreako David eta Valentin Katxitxak 15-7 irabazi zieten Irurtzungo Pakita Arruabarrenari eta Alizia Navarrori. Txantreako Txus eta Mikel sailkatu dira hirugarren postuan, eta Natacioneko Iñaki Acaz eta Josetxo laugarren postuan.

Bideoa
Itziar Matxainek jokoari buruz egindako dokumentala hemen ikusgai: http://www.irurtzuneuskaraz.com/irurtzungo-botxen-dokumentala-sarean/ … <http://t.co/t30E009oWz>