Antzerkiaren zaleek lastaileko ostiraletan, 21:30ean, hitzorduak ditu Irurtzungo kultur etxean. Herriko Kultura Kontseiluak antolatu du antzerki-aldia, Irurtzunen aski errotua dagoena. Gazteei eta helduei zuzendutako antzerki eskaintza da eta bakarren batek ikusi nahi badu, sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago eskura ditzake.
Zikloa abiarazteko Txalo producciones-en Ondoko hilobiko tipoa antzezlana aukeratu dute. Jatorri sozio-kultural ezberdineko bi pertsona hilerrian elkartzen ditu obrak. Aiora neska pinpirin, polit, gozo eta alarguna da bata. Pablo, baserritarra, zekena, egoskorra eta ezkongabea, bestea. Bi gazte, bi mundu. Eta irribarre txiki bat, istorio zoragarri bat piztuko duena. Begoña Bilbaok zuzendutako komedian Iker Galartza eta Aitziber Garmendia aktoreek jokatuko dute protagonisten paperak.
Zikloa
Ondoko hilobiko tipoa
Lastailaren 3an, ostiralean. Txalo producciones.
El pleito de Areusa o gallina vieja hace buen caldo
Lastailaren 10ean, ostiralean. La nave & Limboescena.
Aquí va pasar algo
Lastailaren 17an, ostiralean. Zanguango teatro.
Action man
Lastailaren 24an, ostiralean. La Yllana.