Martina gabe, ITB aurrera

Guaixe 2014ko urriaren 7a

Agorrileko oporretan joan eta bikotearekin desagertu zenetik Irurtzungo Telebistako (ITB) Lore aurkezlea atsekabetua bizi da. Hala erakutsi du ITBk argitaratu berri duen azken saioa. Hartan iraila hasieran izan zen bertako ganadu azokaren berri zabala ematen du. Horretaz aparte, Irurtzundarrak munduan atalean Tanzaniara egin du bidaia. Baina Lore zimeldua biziberrituko duen bekariorik ba ote munduan? Urritzolan sikiera?