Urrezko Mendeko egile handienetako baten obra?

Guaixe 2014ko urriaren 10a

Gaur, 21:30ean Irurtzungo kultur etxean, La nave eta Limboescena konpainiak El pleito de Areusa o gallina vieja hace buen caldo antzezlana eskainiko du.

Irurtzungo Antzerki Zikloari segida emanen dion antzezlanak aurkikuntza batean du abiapuntua: osorik ez dagoen aktore libreto bat. Lehen eta azken orriak janda edo lizunak hartuak ditu. Komedia bat da eta prosan idatzia dago. Iraun duten ataletako eszenek hainbesteko indar, talentu eta energia dute, ezen lotsa pitin bat ematen baitigu baieztatzeak beharbada Urrezko Mendeko egile handienetako baten hasierako lan bat izan daitekeela.

Cervantesen gazteetako idatziren bat? Paperaren analisiak eta eskuizkribu motak ezetz diote. Lope gazte-gazte bat beharbada? Eskuizkribua aztertzen dugu berriro. Lehen orrialdean… ez al da L baten arrasto sendo bat ageri? G bat al da hor dagoen hori? Badirudi A baten muturra ikus daitekeela lerroaren amaieran. Baliteke jarraipena izatea, aitzitik parodia bat, “La Celestina” lanaren jarraipena. Pertsonaia ezagunak, kaleko pertsonaiak, herri hizkera bizia dutenak. “Celestina” berria… Alferrik da. Inoiz ez dugu jakinen zein den komediaren egilea.

Taldekideak
Bertsioa eta zuzendaritza: Migel Munarriz.
Aktoreak: Ricardo Romanos, Marta Juaniz, Virginia Cervera eta Angel Garcia.