Irurtzungo Antzerki Zikloak hirugarren emanaldia izanen du gaurkoan. Zanguango teatro konpainiak Aquí va a pasar algo obra ekarriko du. Txubio Fernandez de Jauregi eta Migel Garces aktoreak izanen dira eszenatokian, Migel Muñozek zuzenduta. Umorea erabilita, memoria galtzean egunerokotasunean sortzen diren arazo eta egoeretan sakontzen du obrak.
Zein diren gogoratzen ez duten eta euren burua berrasmatzera behartuta dauden bi pertsonaren larruan sartuko dira antzezleak. Uneoro pertsonalitate bat sortu beharko dute. Baina bitartean zein diren jakiteko arrastoak bilatzen segituko dute. Irudimen eta joko ariketa ikuskizun komiko poetikoan. Egoera barregarritan nork bere burua islatua ikustea ez da arraroa izanen, haiek dioten moduan: “memoria txakur tonto baten modukoa da, makila bota eta edozer gauza ekartzen dizu”.