Julen Iribarren eta Iñigo Carballo txapeldunak

Guaixe 2014ko urriaren 21a

Banakako Iratxo Botxa txapelketa irabazi zuten, haurren eta helduen mailan

Petanka antzeko joko tradizionala da botxa, Irurtzunen jarraitzaile handiak dituena. Binakako, taldekako eta elkarteen arteko botxa txapelketak jokatu eta gero, aste honetan Banakako Iratxo Botxa Txapelketa jokatu da Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian, haurren mailan eta helduen mailan. Ostegunean final laurdenak jokatu eta gero, ostiralean final aurrekoen txanda izan zen, eta larunbatean final handiak eta 3. eta 4. postuko finalak jokatu ziren.
Final handian, haurren mailan Julen Iribarrenek 15-13 irabazi zion Aitor Albizuri eta helduen mailan Iñigo Carballok 15-0 hartu zuen menpean Asensio Galartza. Botxa denboraldia oraindik ez da despeditu. Hurrengo asteetan Xabier Agustinok, Jabier Larraiotzek eta Iñigo Carballok Iruñerriko Botxa Txapelketan hartuko dute parte.

Final erdiak
Haurrak:
Aitor Albizu 12 – Iker 4
Julen Iribarren 12 – Jon Cerviño 6

Helduak:
Asensio Galartza 12 – Alizia Navarro 8
Santos Iragi 3 – Iñigo Carballo 12

Finalak
3. eta 4. postuak:
Haurrak: Iker 12 – Jon Cerviño 6
Helduak: Alizia Navarro 9 – Santos Iragi 12

Final handiak:
Haurrak: Julen Iribarren 15 – Aitor Albizu 13
Helduak: Iñigo Carballo 15 – Asensio Galartza 0