Yllana Produccionesek gaur Irurtzunera Action man lana ekarriko du; umorea nagusi den obra. Raul Cano aktorearen ideia batetik sortu zen gaurko antzezlana. Eta Cano bera izanen da emanaldiko protagonista. Hainbat pertsonaiaren larruan sartuko da eta, horregatik, hainbat egoera bizi beharko ditu. Guztia soinuarekin bat egiten duen mimika ugariz eta berezko estiloa duen gorputzaren erabileraz lagunduta. Pertsonai nagusia bere azken misioa egiten ari den superagente espezial bat da eta horrek filmetan, telebistan eta komikietan jatorria duten hainbat egoera komiko sorraraziko ditu eszenatokian. Guztiagatik, emanaldia “antzerki ekintzako filma” dela diote Yllanakoek.
Irurtzungo Kultura Kontseiluak antolatu duen antzerki zikloa gaurko emanaldiarekin despedituko da. Gazteei eta helduei zuzendutako lau emanaldik osatu dute zikloa, Irurtzunen aski errotua dagoena.