Azaroaren 6tik 15era Abiadurako Irristaketako Munduko Txapelketa jokatuko da Argentinako Rosario hirian. Espainiako selekzioko Garikoitz Lerga selekzionatzaileak 6 irristalari hautatu ditu bertan parte hartzeko, tartean Ioseba Fernandez iturmendiarra. Irristalariek gaur, asteartean hartuko dute Argentinarako bidea, ordutegiari eta bertako pistari egokitzeko. “Mundialak hasi baino 10 egun lehenago iritsiko gara bertara eta nahikoa tartea izango dugu egokitzeko” adierazi du Ioseba Fernandezek. Iturmendiarra pistako 300 eta 500 metroko probetan lehiatuko da eta zirkuituko 200 eta 500 metroko probetan. “Helburua podiumeko lehian egotea da”. Kolonbia, Frantzia, Belgika, Holanda eta Argentina dira arerio latzenak.