Irurtzungo udazkeneko festek musika egitarau betea ekarri dute Larrazpi gazte elkartera. Gaur lau talde igoko dira Larrazpiko eszenatokira: Akort (Gares), Demokrazia Zero (Zizur), Jarel Babel (Ororbia) eta Shock Waves (Altsasu). Bihar, berriz, Irurtzungo gazte elkaretaren musika elektronikoko jaialdiaren, Larrazpitek-en laugarren urteurrena ospatuko da. Musika jartzen ariko dira: Igor (Txistorra2), Kirikol (Visual Sound), Editer (Brutal Noise), David Dominguez (Limite Tarazona), Krashtek (Lizarra), Aitor Fresan (Beire) eta Eder Pardo (Irurtzun).