Sakanako Harrijasotze Eskolaren erakustaldia Irurtzunen

Guaixe 2014ko azaroaren 9a

Igandean, 17:30ean, plazan

Sakanako Harrijasotze Eskolak Irurtzungo kiroldegian du egoitza. Bertan ematen ditu eskolak, asteartero, Mikel Lasarte harri jasotzaileak. Klasean lantzen dutena erakusteko,  Irurtzungo San Martin festetan harri jasotze erakustaldia eginen dute Sakanako Harrijasotze Eskolan aritzen diren kirolariak, igandean, 17:30ean, Irurtzungo plazan. Pisu ezberdinetako eta tamaina ezberdineko harriekin altxaldiak eginen dituzte.