Irurtzun Telebistak (ITB) bere 9 emanaldian Lorek aldamenean bekario berria du, Ibon. Antza bere gogokoa den bekarioa. Saio berrian ITBk Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak antolatutako Gazte egunaren berri zabala eskaintzen da, bazkariko jakien kata berezi batekin, antolakuntzari buruzko aparteko kezkarekin eta ospakizuneko hainbat irudirekin hornituz.
Irurtzundarrak munduan atalak oraingoa Iparraldera eramanen gaitu. Eta bekadunak, Ibonek, atal berria mustuko du: bitxikeriak. Ilzarben autoak erdibitzeko egindako apustuko parte-hartzaile batekin aritu da. Ohi bezala, agenda errepasatuz despeditu dute saioa.