Musika ikasleen emanaldia

Guaixe 2014ko azaroaren 14a

Bihar, larunbatean, 19:00etan Izurdiagako Joan Bataiatzailea elizan

Irurtzun eta Arakilgo musika eskolako ikasleek bihar errepertorio anitzeko kontzertua eskainiko dute Izurdiagako elizan. Musika modernoa, klasikoa eta folklore doinuak eskainiko dituzte. Irurtzun eta Arakilgo musika eskolako ikasleek osatutako abesbatza ariko da. Eta haiekin batera gitarra-joleak, trikitilariak, klarinete-joleak, txistulariak eta flauta-joleak ere. Bestalde, iragarria zegoen Arakilgo abesbatzaren emanaldia bertan behera gelditu da.