Diario Co Latinoko zuzendari Francisco Valencia Irurtzunen

Guaixe 2014ko azaroaren 14a

El Salvadorko Diario Co Latino egunkariaren zuzendariak hitzaldia emango du larunbatean 20:00etan Iratxon. Ondoren El Salvadorrekin elkartasun afaria izango da.

El Salvadorko egunkari garrantzitsua da Diario Co Latino. 1989tik egunkariko zuzendaria den Francisco Valencia egunotan Euskal Herrian dabil bisitan. Aurreko astean Altsasun hitzaldia eman zuen, eta bihar, azaroaren 15ean, Irurtzunen izanen da, El Salvadorrekin Elkartasuna taldeak gonbidatua. Iratxo elkartean hitzaldia eskainiko du, 20:00etan, "El Salvador, Latinoamerica, presente y futuro. Oraina eta geroa" lelopean. Ondoren, 22:00etan El Salvadorrekin elkartasun afaria antolatu dute Iratxo elkartean (12 euro).

Diario Co Latinoko zuzendari Franisco Valenciak Casa América Catalunyaren Adierazpen Askatasunari Saria jaso zuen 2010ean.