Ergako ermitaren argazkia saritua

Guaixe 2014ko azaroaren 24a

Socorro Alzueta Labianok Conocer Navarra lehiaketara aurkeztutako lana. Argazkia: Diario de Navarra

Socorro Alzueta Labianok ermitari laino artean ateratako argazkiari Conocer Navarra argazki lehiaketako epaimahaiak bigarren saria eman dio. 1413 argazki aurkeztu ziren lehiaketara. Abenduan banatuko dituzte sariak eta argazkilari irurtzundarrak 1.000 euroko balioa duen argazki materiala eta hotel batean asteburuko egonaldia irabazi du. Gainera, argazkia lehiaketako izen bereko aldizkarian argitaratuko dute.

Alzuetak “pozik” hartu du saria, “paisaia atalean oso lan onak zeudelako. Kalitatea du lehiaketak”. Irurtzundarrak esan digunez, Trinitateko ermitaren argazkia Ergako tontorrerako erdi bidetik aterata dago. Batere ukitu digitalik gabe aurkeztu zuen lehiaketara. Argazkilaritzarena ez duela “serio” hartu eta “zortea” aipatu dizkigu. Hala ere, ez da aurreneko aldia Alzuetaren argazkiek saria jaso dutena. Joan den urtean Anbar garagardo etxeak antolatutako argazki lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. 2011n Iruñeko Pamplona en femenino saria eskuratu zuen eta beste hainbat herrietakoak ere.

Alzuetaren lana ezagutzeko