Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako II. Saskibaloi Topaketak antolatu ditu. Bertan premini mailako taldeak ariko dira, 8 urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak, Altsasuko Saskibaloi Taldekoak, Irurtzungo Saskibaloi Taldekoak eta Andra Mari ikastolako Saskibaloi Taldekoak.
Azarotik ilbeltzera bitartean jokalariak nahasita ariko dira. Hau da, astebururo talde ezberdinak sortuko dira eta euren artean lehiatuko dira. Eta ilbeltzetik aurrera kluben arteko partidak jokatuko dira. 3. jardunaldia Irurtzungo kiroldegiak hartuko du. Lehen partida 11:00etan jokatuko da eta bigarrena 12:00etan.