ITBren hamarrekoa

Guaixe 2014ko abenduaren 9a

Irurtzun Telebistak (ITB) bere 10. saioa publiko egin du. Hartan luze jorratzen dute Orritz dantza taldearen 25. urteurrena. Dantza jaialdiko irudiekin batera, ondorengo ospakizunean Opa Gangnam Style doinuarekin orrotzeko mutilek Batelera dantzatzen ageri dira ere. Irurtzundarrak Munduan atalarekin Saharara eramanen gaitu. Bitxikeriak atalean, Ibon bekarioa, sartu-irtena eginen du gazte txokoan. Ohi bezala, Irurtzungo agendarekin despedituko da ITB.