Aaron Ortiz Garziak sukaldariak Irurtzungo Udalarekin batera antolatu du ikastaroa. Abenduaren 22an edo 29an izanen da ikastaroa. Txanda bakoitzean 20 parte-hartzaile aritu daitezke eta egun batean ari denak hurrengoan ezin izanen du errepikatu. Interesatuek 2 euro ordaindu beharko dituzte, elikagaiak erosteko bideratuko direnak (zeliakoendako egokia). Eguberri-sukaldaritza ikastaroa Iratxo Elkartean eginen dira.