Udalak garbitzaile postua bete nahi du

Guaixe 2014ko abenduaren 10a

Aldi baterako postua da. Izen ematea hilaren 19an despedituko da.

Irurtzungo Udalak lehiaketa-oposizio bidez aldi baterako garbiketa postu bat bete nahi du. Langile horren egitekoa publikoak edo udalarenak diren eraikinak eta instalazioak garbitzea izanen da. Interesatuek 16 urteak beteak izan behar dituzte eta gutxienez eskola ziurtagiria edo baliokidea eta euskararen gutxieneko ezagutza izatea besteak beste. Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek instantzia udal bulegoan abenduaren 19ra arte aurkezteko epea dute.