Hiritar Merituaren diploma irurtzundar bati

Guaixe 2014ko abenduaren 11

Suhiltzaileak Irurtzunen lanean.

Jose Julian Machain Eugik Carmen Alba gobernu ordezkariaren eskutik Hiritar Merituaren diploma jaso zuen. Azaroaren 1ean Irurtzungo pisu batean izan zen sutean Machainek eta beste irurtzundar batek pisuko jabea ateratzen eta eraikina husten lagundu zuten. Guardia Civilari emandako laguntzagatik jaso zuen aitortza irurtzundarrak. Aurreko ostiralean jaso zuen aitortza, Iruñeko Gobernu Ordezkaritzan, Espainiako konstituzioaren urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan.