Aizpea Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak antolatutako Euskal Ekitaldien urteroko programazioan ez du hutsik egiten bertso-afariak. Bihar goi mailako bi bertsolari ariko dira Irurtzunen: Aitor Mendiluze Gonzalez eta Aitor Sarriegi Galparsoro.
Lehena andoaindarra eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakaslea da. Eskolan izan zuen lehen harremana bertsoekin. Hernaniko eta Andoaingo bertso-eskoletan aritua da. Herriko bertso-eskolan trebatua, 1995ean eta 2007an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bigarrena, beasaindarra, Goierriko Bertso Eskolako kidea da. Lizardi eta Osinalde sariak irabazi ditu. Egungo Gipuzkoako txapelduna da, 2011ko txapelketa irabazi baitzuen.Biak ere bostetan parte hartu dute Bertsolari Txapelketa Nagusian.