“Web zerbitzuen hornitzaileari egindako erasoaren ondoren udal web orriak berrezartzeko lanean ari gara”. Esaldi hori irakurri daiteke www.irurtzun.es web orrian sartzean irakurri daitekeen oharra. Animsa enpresa publikoak jarritako oharra da, Nafarroako 60 bat udalen web orriak kudeatzen dituena (Altsasukoak eta Olatzagutikoak martxan daude).
Atzo arratsaldean web orrian Estatu Islamikoaren aldeko eta Israelen eta Frantziaren kontrako mezua zuen irudia agertu zen hackeatutako web orrietan. Animsatik jakinarazi dutenez, haien zerbitzaria Frantzian dago. Ziber erasoak munduko 20.000 orriri eragin diela jakinarazi du Poliziak.