Igandean, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean
Hiru emakume eszenatokian. Evita Peron, Eva Braun eta Joana ama santua. Hirurak ere 33 urterekin hil ziren. Hirurak garrantzi handiko emakumeak izan ziren, zein bere garaian. Linboan –bizidunen eta hildakoen arteko mundu ukatuan– elkar ezagutu dute. Topaketak eztabaidarako, irri egiteko eta hausnartzeko balioko die. Esaterako, han gogoratuko dute bizitzea ez zela hain txarra eta hiltzea ez dela amestea.
Hiru emakume horiek dira Tres árboles de piedra. Ez da ez historia, ez dokumental ez eta lan serio bat. Umore lotsagabe eta azidoko pieza batekin topo eginen du ikusleak, irakaspenik gabeko oroimenezko irakasgaia, baita bizitzari egindako deiadar nahigabetu bat ere. Komedia, drama eta bizirik irautea dira inor epel utziko ez duen proposamen hori egituratzen duten ardatzak. Linboan denbora gehien daramatenak ohituak daude “esnatzera”, horregatik, berriaren irakasle izanen dira.
Taldea
Producciones Maestras 2013an sortu zen eta Irurtzungoa haien debuteko obra da. Nafarroako agertokien gainean kalitate handiko eta diziplina anitzeko lan eszenikoak jartzeko asmoz, inor epel ez uzteko modukoak.Taldekideak hainbat bidetatik heldu dira (antzerkia, argazkilaritza edo informatika), eta horren emaitzez ideien joan-etorri bat sortzen da, arte eszenikoetatik harago ere badoana. Kalitatea, jarraitutasuna eta pertseberantzia ezaugarri hartuta, Producciones Maestras lan zirraragarriak sortzen ahalegintzen da. Nafarroako Gobernuak antolatutako Jira Biran programaren barruan dago Producciones Maestras taldearen Irurtzungo antzerki emanaldia.
Fitxa
Joana ama santua: Asun Abad.
Eva Braun: Iratxe García Úriz.
Evita Perón: Leire Ruíz.
Ideia, zuzendaritza eta dramaturgia: Ana Maestrojuan.