Aurrekoetan bezala, aurten ere Irurtzungo inauterietan koadrila mozorratuen desfilea izanen da. Otsailaren 14rako dago iragarria, 18:00etan, plazan. Mozorro pasarelan parte hartu nahi duten koadrilek eurendako aukeratu duten musika Pikuxarren euskal txokoan utzi beharko dute, taldearen izenarekin batera. Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, asteazkena baino lehen egin beharko dute hori koadrilek.