Txori Garcia Urizek eta Ion Barbarinek dantza, antzezpena eta keinu-antzerki asko duen laguntasunari buruzko antzezlana eskainiko dute etzi, Amico. Hitz gutxi eta musika asko duen muntaia da, atrezzo gutxikoa. Antzezlana sortzeko Balkanetako ijitoen kulturan eta musikan inspiratu ziren. Hala, euren erara dotoreak diren bi lagun dira protagonistak. Bidaiari, immigrante edo nomadak? Nork daki. Bizitzak indarrez banatu ditu. Balkanetako gerra, edo beste edozein gerra zibil, bete-betean dela topo egiten dute. Eta topaketa horrek une komikoak eta samurrak sortaraziko ditu eszenatokian.