Sexu indarkeria eta emakumeen hilketak gaitzesteko eta prebentzioaren aldeko aldarrikapena egitera joanen dira gaur hainbat irurtzurdar. Hitzordua 19:00etan jarri dute Irurtzungo plazan. Iruñeko Gaztelu 20:00etan eginen den Astelehen Lilen kontzentrazioan parte hartuz abiaraziko dute Emakumeari Buruzko Jardunaldien 22. edizioa, martxoaren 8aren inguruan ardaztuta.
Emakumeen Taldeak Irurtzungo Kultur Kontseiluarekin batera antolatu duen egitaraua hilaren 20ra arte luzatuko da. Ikus-entzunezkoek aparteko pisua dute aurtengo Jardunaldietan. Bestalde, larunbatean herri afaria izanen da. Bihar despeditzen da izena emateko epea. Kultur etxetik, Iratxotik edo Pikuxarretik pasa daiteke horretarako.
Egitaraua
Martxoak 2, astelehena
19:00etan Irurtzungo plazan, Iruñeko 20:00etako Astelehen Lilak kontzentraziora joateko.
Martxoak 6, ostirala
20:00etan Irurtzun Telebista eta berdintasunari buruzko film laburrak, Pikuxar euskal txokoan. Sarien zozketa eginen da.
Martxoak 7, larunbata
16:30ean La paradoja noruega. Proiekzioa eta kafe-hizketaldia.
21:30ean Afaria, Iratxo elkartean. Lorea Arangoak kafe hizketaldia girotuko du, Beti bezala.
Martxoak 8, igandea
19:30ean Minerita eta Virgen negra, kultur etxean (dokumental laburrak).
Martxoak 10, asteartea
18:00etan Iruñera Zinemara joateko hitzordua plazan.
Martxoak 11, asteazkena
18:00etan Las mujeres en los comics, una mirada a la actualidad. Liburutegian.
Martxoak 13-15, asteburua
La pachanga de los amigos. Irurtzungo antzerki tailerra.
Martxoak 20, ostirala
17:30etik 19:30era Aurreiritzirik ez, mesedez. Maitasun erromantikoari buruzko tailerra. Gazte-txokoan.