ITBren inauteri erreportajea

Guaixe 2015ko mar. 9a, 09:20

Irurtzun Telebistak aurreko ostiralean aurkeztu zuen otsailari dagokion saioa. Inauteriek osatzen dute emanaldiaren ardatza. Lore Atakondoa eskolako inauterien berri ematen du. Ibonek, berriz, ostiral gauean izan zen herri kalejiraren ingurukoa. Eta larunbateko inauteri giroaren berri ematearekin batera, Martinaren lehengusu Jose Ramon ezagutzeko aukera izanen du ikusleak. Agendarekin osatzen da ITBren otsaileko saioa.

Bestalde, ostiraleko aurkezpenarekin batera sariak zozketatu zituzten. Zenbaki sarituak honakoak: 636, tableta; 816, telebista; 1918, kamera eta 2211, TomToma.