Zinera merke, sari aukerekin

Guaixe 2015ko mar. 12a, 09:19

Ostegunetan Altsasuko Iortia kultur guneko zinema emanaldiak 3 euro balio ditu.

Ikuslearen eguna da ostegunero Iortia kultur gunean. Urte hasieratik da hala. Gaurkotasunezko filma 3 euroren truke ikusteko aukera dago. Gainera, zinemaz gozatzen duten ikusleek zozketa batean sartzen dira astero. Altsasuko Dendarien Elkarteak 20 euroko erosketa txartela zozketatu du. Otsailaren 26an Jesus Mari Uriarte Berastegi izan zen saritua. Martxoaren 5ean, berriz, Ana Bel Igoa Gartziandia izan zen. Filmaren emanaldiaren ondoren Alde Zaharreko Tabernen Xurrut elkartean kontsumitzen dutenek zozketa batean ere sartuko dira.

Gaur Into the woods ikusteko aukera izanen da, ikuslearen egunean. Heldu den astean, berriz, Siempre Alice.