Haurren mailan Xotak Espainiako Minikopa jokatuko du

Guaixe 2015ko mar. 12a, 11:20

Magnak bezala, Palma Futsal izango du aurkari final laurdenetan

Espainiako Kopa nagusiarekin batera Espainiako Minikopa jokatuko dute kategoria nagusian jokatuko duten taldeen harrobiek, haurren kategoriakoak hain zuzen. Horrela, Irurtzungo haur mailako Xota taldeak jokatuko du Minikopa. Vicente Albizu “Bisu” eta Javier Viedamak zuzendutako taldeak Palma Futsaleko haurren taldea izango du aurkari ostiralean, 10:30ean jokatuko diren final laurdenetan. Helduen kopan bezala, irabazleak Bartzelona eta Aspil Vidal Ribera Navarra taldeen arteko irabazlearen kontra jokatu beharko du finalerdia.