Iruzurraz eta lapurretez ari den antzezlana

Guaixe 2015ko mar. 13a, 12:59

Gaur, ostirala, 20:00etan eta 22:30ean, martxoaren 14an, larunbatean, 20:00etan eta martxoaren 15ean, igandean, 19:00etan Irurtzungo kultur etxean

Irurtzungo antzerki tailerra osatzen duten 19 aktoreek lastaila erdialdetik egindako lana asteburuan erakutsiko dute. La pachanda de los amigos izenburua du eskainiko duten antzezlana. Angel Sagues zuzendariak jakinarazi digunez, Bertolt Brechten La opera de los tres centavos (1928) lanaren Irurtzunerako propio egin duen egokitzapena da. Iruzurra eta lapurretak, bata bestearen atzetik.

Saguesek lehenik eta behin nabarmendu digu Brechtek obra idatzi zuen testuingurua: “20ko hamarkada, burgesia gaueko bizitzan babesten zen, dirdira faltsua…” Testuinguru horretan lapur amoral eta antiheroia da obrako protagonista: Mario Navajas. Poli harekin dago maitemindua. Baina bere aitak, Pitxuk, eskaleen buruak ez du begi onez ikusten erlazioa. Polizia inspektore bat, eskale eta lapur gehiago, emagalduak… horiek dira antzezlaneko protagonistak. Aktoreek obra ondoan bi ateko eraikina duen bat plaza batean jokatuko dute.

Zuzendariak aitortu digunez, irutzundarrak lanerako “oso konprometituak” dira eta haiekin ongi moldatu da tailerrean. Bi antzezle berri behintzat badaudela ere argitu digu, Meghan eta Rodrigo. Irurtzunen aritu ondoren, Valtierra eta Berriozarren emanen dute obra. Eta beste herriren batean ere, ziurrenik.

Antzezleak eta jokatzen dituzten paperak
Txus Abad, Jenny, putetxeko burua
Pakita Arruabarrena, eskalea
Peio Alzueta, Pitxu, eskaleen burua
Rodrigo Astudillo, eskalea
Mª Eugenia Barroso, emagaldua
Beatriz De Esteban, Rouni,  lapurra
María Esparza, Poliziako sargentua
Mariana Espuny, Luzi, polizi-buruaren alaba
Goio Fernández, Matias, lapurra
Olga Gajete, emagaldua
Txeli Garcia, Celia, Pitxuren emaztea
Javier Gonzalez, apaiza eta txinatarra
José Ramón Irure. Brown edo El Tigre, polizia burua
Xabier Loyarte, Jacobo, lapurra
Genma Matxain, emagaldua
Tere Otxoa, eskalea
Meghan Sapp, lapurra
Andoni Ruiz, Mario Navajas
Agurtzane Urteaga, Poli, Mariorekin maitemindua

Fitxa
Argiak, antzerkigintza eta zuzendaritza: Angel Sagues
Kartelaren diseinua: Xabier Unanua
Jantziak: antzerki tailerra