Barazki Gunerako karpa estalia Trinitate festetarako

Guaixe 2015ko mar. 12a, 18:35
Irurtzungo Barazki Gunea.

Horixe da Irurtzungo alkate Txiki Iriartek azaldu digun nahia. Aurrekontu parte-hartzaileen bidez 35.000 euroko diru saila horretara bideratzea erabaki zuten irurtzundarrek. Azken bi larunbatetan karpak nolakoa izan behar zuen eta nola kudeatu behar zen aztertzen egon dira batzarrean.

Adostu dutena da 150 metro karratuko karpa bat Barazki Gunean jartzea. Baina behar izanez gero beste kokapen batera eramateko aukera ere izanen da. Bai osoa edo modulutan banatuta. Karpak etxola txuri itxi baten itxura luke eta erdiko aldean hiru metroko altuera. Bi batzarretan argi gelditu da karpak kudeaketa eskatzen duela eta horretan ari dira sakontzen. Egunez zabalik egonen da, edozein sartzeko moduan. Bestelako jarduerak antolatu nahi dituenak udalarekin harremanetan jarri beharko du.